ikerkuntza proiektuak
Adimen Artifizial eta Hizkuntza Teknologiako HiTZ Katedrak asmo handiko programa du, eta bere helburuen artean hizkuntzaren teknologia lidergoa indartzea da, gure herria abangoardia teknologikoan kokatuz.
(2024 - 2026)
Adimen Artifizial eta Hizkuntza Teknologiako HiTZ Katedrak asmo handiko programa du, eta bere helburuen artean hizkuntzaren teknologia lidergoa indartzea da, gure herria abangoardia teknologikoan kokatuz. Horretarako, bi oinarri ditu: batetik, UPV/EHUko HiTZ Hizkuntzaren Teknologiako Euskal Zentroaren bikaintasun zientifikoa eta irakaskuntza arloan, UPV/EHUko Informatika Fakultatearekin lankidetzan. Bestalde, Avature enpresa, adimen artifizialaren garapenari buruzko ikuspegi garden eta intentzionatua duena, nazioarteko enpresa eta gobernu-erakunde ugarik talentuarekin lotutako zereginetan teknologia hori modu seguruan hedatzeko aukeratzen duten plataforma da. Katedra Adimen Artifizialaren Estrategia Nazionalaren (ENIA) barruan dago, Espainia Digital 2026 agendaren barruan, eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioaren deialdian hautatu dute, adimen artifizialari buruzko ikerkuntzan, zabalkundean, irakaskuntzan eta berrikuntzan diharduten unibertsitate-katedrak finantzatzeko. Helburua da herrialdea IA sortzailearen abangoardia teknologikoan kokatzea, ikerketa-lidergoa indartuz adituen prestakuntza, industriarekiko sinergia, benetako arriskuei buruzko gizarte-kontzientziazioa eta hizkuntza-eredu eraginkorragoen eta alborapenik gabekoen ikerketa areagotzeko neurriekin. Publizitatea:Con cargo al proyecto TSI100923-2023-1, financiado por MTDFP, Secretaría de Estado de Digitalización e Inteligencia Artificial, ENIA, y por la Unión Europea-Next Generation EU / PRTR
Erakundea: Ministerio para la transformación digital y de la función pública.
Ikerlari nagusia: Eneko Agirre
Partaideak:
Eva Navas, Inma Hernáez, Olatz Arbelaitz, Elena Lazkano, Roberto Santana, Eneko Agirre, Gorka Azkune, Arantza Casillas, Mikel Iruskieta, German Rigau , Aitor Soroa