EU·ES

IKER-GAITU

hizkuntza teknologian ikertzen

IKER-GAITU

IKER-GAITU proiektuaren helburu orokorra hizkuntza teknologian ikertzea da, ingurune digitalean euskararen presentzia areagotu dadin. Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren dirulaguntzari esker eramango da aurrera 2023-2025 bitartean.


Egungo eta etorkizuneko teknologiek testuzko eta ahozko datu-masa erraldoiak eskatzen dituzte hizkuntza bakoitzeko. Aldiz, euskarak eta hizkuntza txikiagoek eskaini ahal dituzten datuak ez dira nahikoak gaur egun teknologia horiek behar adina kalitatea izateko. Horregatik, ezinbestekoa da hizkuntza teknologian ikertzea euskarak gero eta ohikoagoak izango diren teknologietan presentzia izateko eta beste hizkuntzen parera eramateko.


Landu nahi diren teknika berri horiek hurrengo helburu hauek dituzte:

  1. 1. Euskararen gaitasun maila, idatzizkoa eta ahozkoa, era automatikoan atzemango duen sistema;

  2. 2. Ahots pertsonalizatuen teknologia desgaitasuna duten pertsonengana iristaraztea;

  3. 3. Ahots espontaneoaren transkripzioa, euskara eta gaztelera nahasten direnean eta hainbat hiztun daudenean ere jardungo dena;

  4. 4. Testuzko elkarrizketa-sistema ahaltsuenak (egungo chatGPT edo GPT4 bezalakoak) euskaraz ere beste hizkuntzen pare aritzea.



Dirulaguntza: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Berriak

kontaktua: hitz@ehu.eus